XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zerbait ikasten asitzeko ordua Iturriaga'ri etorri zitzaionean, apaizgaientzat ikastetxe bat bazegoan Andoain'en; uste degunez ikastetxe artan asi zan Iturriaga jakintasunez bere burua ornitzen, eta Andoain'en bereganatzen asi zituan ikaskizunak Oñati'ko Ikastetxe-nagusian osatu zituala esatean, egitik gertu nabillela uste det, egi-egitan ori azalerazitzen duan berririk ez det ikusi baño.

Gazterik, oso gazterik egin zan apaiz, ta egin orduko, bere erriko gogoak zaintzera bialdu zuten.

Azkarra zan; zintzoa ta jakin-naia ere bai.

Atsegin aundia izaten zuan zer-edo-zer ikastean; aundiagoa berak zekiana erakustean.